lunes, 22 de junio de 2009

Isturitze, abuztuaren 23.an


Kaixo lagunak;

Oraingoz azken bidaia izango dena aurkezten dizuegu. Dena den agian irailerako sorpresatxo bat ere antolatzen saiatzen ari gara. Isturitzeko kobazuloak, joan den urtean bisitatu genuen Sarakoarekin batera, iparraldeko luzeenak dira, eta formazio desberdintasunik handiena duena. Anima zaitezte!

Santimamiñe, abuztuaren 14.an


Hemen gara berriz ere, zuretzat egun berezi bat prestatzen. Oraingo honetan historiaz betetako Santimamiñeko kobazulo garrantzitsuak izango dira gure bidaiaren helburu. Sorgin eta erritoen lurpeko mundura bidaia berezia.

Ekain, abuztuaren 6.ean


Kaixo lagunak;

Aurrekoetan bezala plan ederra prestatu dugu egun honetarako. Ekaingo kobazuloen garrantzia, geologiagatik baino, bertan aurki ditzakegun aintzinako marrazki interesgarriek duten erakargarritasunagatik da.

Mendukilo, uztailaren 23.an


Oraingo honetan Aralarreko mendilerroa izango dugu helburu, bertan Mendukilo kobazulo ezaguna aztertuko dugularik. Pertsona kopurua mugatua denez, lehen bait lehen apuntatzea gomendatzen dizuegu.

Arrikutz, uztailaren 17.an


Kaixo lagunak;

Irteerekin hasteko Oñatira egingo dugu bidaia. Bertan Arrikutz kobazulo ederra izango dugu helburua. Beti bezela apuntatzeko aukera zabalik daukazue. Anima zaitezte!